Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/26
Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerei zuzendutako 2025ko dirulaguntzen deialdia
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 27ra arte
Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintza Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerak diruz laguntzeko. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 27a izango da. Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan, eta ordezkatzen duen erakundearen edo elkartearen izenean egin behar du eskaera.
Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:
- Eskabidea (E018) behar bezala beteta.
- Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio. Udalak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzailea Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dagoen.
- Jarduera-programa, jarduerak egiteko aurreikusitako epea eta datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zer biztanleria-eremuri zuzenduta dagoen, eta abar.
- Diru-sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu xehatua.
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre, HAZ bulegoetan.
- Internet bidez: Aurretik aipatzen diren nahitaezko AGIRI guztiak bete eta hasi online tramitazioa.
- Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA.
ARAUDI APLIKAGARRIA
- Diru-laguntzen arautegia.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
- Oinarri arautzaile espezifikoak.
Udalak zorrotz jokatuko du emandako dirulaguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.
Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2025ko irailaren 24ean.
Zalantzak argitzeko, deitu HAZeko bulegoetara (943344034) edo jarri harremanetan Gizarte Ekintza Sailarekin (luzapena 910 / posta elektronikoa gizartekintza@pasaia.net).







