Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2016/10/17
Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerentzako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik
Urriaren 17tik azaroaren 4ra arte
Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzak dira; betiere, elkarte horietako jarduerek Gizarte Ekintza Saileko helburuekin bat egiten badute.
Eskaerak azaroaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Orain artean, eskaera aurkezten zen lehenengo, eta ondoren, memoria. Aurten eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:
- E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).
- E018 Diru-laguntza eskaera: gizarte zerbitzuen arloko ekintzen antolamendua.
- Diruz lagunduko den jardueraren proiektua.
- Proiektu berarentzat emandako gainerako diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikoa ez duela jaso agertzen duen zinpeko adierazpena.
- Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena.
- Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria.
- Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte:
- Elkartearen estatutuak.
- Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
- Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala.
- Elkartearen IFK (Identifikazio Fiskalaren Kodea).
Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.
Garrantzitsua da inprimakiaren atal guztiak behar bezala betetzea. Gainera, egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko zaizkio eskaerari.
Eskaera posta elektroniko bidez aurkez dezakezue (gizartekintza@pasaia.net), edo zuzenean Gizarte Ekintza Sailean (Euskadi etorbidea, 27, tel. 943004320).