Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/09/20

Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jardueretarako dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko azken eguna: urriaren 10a

Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:

  • Eskabidea (E018) behar bezala beteta.
  • Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroko inskripzio-ziurtagiria, hala badagokio. Udalak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzailea Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dagoen.
  • Jarduera-programa, jarduerak egiteko aurreikusitako epea eta datak, metodologia, aurreikusitako helburuen deskribapena, zer biztanleria-eremuri zuzenduta dagoen, eta abar.
  • Diru-sarreren (jatorria eta zenbatekoa) eta gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) aurrekontu xehatua.

NON ESKATZEN DA?

  • Aurrez aurre, HAZ bulegoetan.
  • Internet bidez: Aurretik aipatzen diren nahitaezko AGIRI guztiak bete eta hasi online tramitazioa.
  • Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA.

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako dirulaguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Gizarte Ekintza Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:

  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.