Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/10/03

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen I. Jardunaldian parte hartu du Pasaiako Udalak

Urriaren 1ean ospatu zen, Gasteizen

Urriaren 1ean, Gasteizko Europa Jauregian, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen I. Jardunaldia egin zen. Bertan parte hartu zuten Pasaiako Udaleko zenbait teknikari eta gizarte langilek: Marian Suárez (migrazio eta aniztasun teknikaria), Amaia García (berdintasun teknikaria) eta Maider Gezala (gizarte langilea).

Beste udalen eta publikoaren aurrean ondorengo gaiari buruzko azalpena eta hausnarketa egin zuten: Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailean emakume migratuekin diziplina anitzeko esku-hartzea.

Gainera, Barakaldoko Udalak aurkeztutako gaiaren inguruan ere sakontzeko aukera izan zuten Pasaiako Udaleko ordezkariek esperientzien mahai batean: Gure oinarrizko gizarte-zerbitzuetan bi arreta-zorro pilotatzea, gure arreta-eredua berrikusteko prozesuaren esparruan. Barakaldoko Udaleko hizlaria Jone Pariza izan zen (esku-hartze komunitarioko burua).

Pasaiako Udalean Gizarte Zerbitzuetan egiten den lanaren zatitxo bat aurkezteko aukera bikaina izan zen. Jardunaldiaren bideoa laster izango da eskuragarri.