Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/18

Gipuzkoako VII. Bakailao-pintxo lehiaketa

Finala urriaren 5ean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

Gipuzkoako VII. Bakailao-pintxo lehiaketa aurkezpenean honako hauek parte hartu dute:

  • Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea
  • Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria
  • Andrea Palomares, kulturako zinegotza
  • Sonia García Olazabal, Gildaren eta Pintxoen kofradiakoa eta ekitaldiaren arduraduna.

Ekimen honen sustatzaileak dira Pasaiako Udala eta Oarsoadea Garapen Agentzia; babesleak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Rueda jatorri izena eta Amstel; eta enpresa laguntzaileak honako hauek:Barajilla, Bacalao Santymar, Berzosa, RJ, Café Baque, Makro, Pago de Cirsus, Hosteleryko, Bodega k5 eta Cebank.

Aurten, berrikuntza gisa, txapelketa egiteaz gain, Gipuzkoa osoko 50 tabernak baino gehiagok GIPUZKOAKO 1. BAKAILAO-IBILBIDEAn parte hartuko dute (Irun, Hondarribia, Errenteria, Pasaia, Donostia, Lasarte, Zarautz, Ezkio, Usurbil).

Ibilbide horretan jendeak aukera izango du tabernetara joateko eta ondoren Pasaian lehian arituko diren pintxoak dastatzeko.

Urriaren 5ean izango da GIPUZKOAKO BAKAILAO-PINTXOEN VII. TXAPELKETA

Gipuzkoako bakailao-pintxorik onenek Pasaiako kulturgunean ikusi ahal izango dira. Bertan sukaldariek zuzenean prestatuko dituzte pintxoak epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiko kideak hauek dira: Felix Manso eta Ruben Gonzalez, Igor Cubillo kazetaria eta kritiko gastronomikoa, eta Alberto Santiago, Santymar-eko arduraduna. Horien artean erabakiko dute zein pintxo den txapelduna.

Sukaldaritza ikuskizuna 16:00etan hasiko da eta 19:00etan izango da sari-banaketa. Orduan ezagutuko dugu Gipuzkoako Bakailao-pintxoen VII. Txapelketako irabazlea.

Informazio guztia: https://www.bacalao.eus/