Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/07/09

Bi ziklomotor elektriko zozkatuko dituzte gidabaimena euskaraz prestatzen dutenen artean

Parte-hartzeko epea abenduaren 3an amaituko da

Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak ekimen berria jarri du martxan: bi ziklomotor elektriko zozkatuko dituzte euskaraz gidabaimena prestatzen eta egiten dutenen artean.
Helburua argia da: euskaraz gidabaimena ateratzeko hautua sustatzea eta gero eta ikasle gehiagok bide hori aukeratzea.

Nork har dezake parte?

Zozketan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • 15 urtetik gora izatea.
  • 2026ko urtarriletik abenduaren 3ra bitartean parte hartzea.
  • Gidabaimenaren azterketa eta prestakuntza teorikoa euskaraz egitea

Azterketa euskaraz egin dela egiaztatzeko ziurtagiria eskatuko da. 

Euskaraz, aukera erreal bat

Gaur egun, gero eta autoeskola gehiagotan dago aukera gidabaimena euskaraz prestatu eta egiteko, material eta baliabide eguneratuekin. Ekimen honen bidez, aukera hori are gehiago indartu nahi dute.

Zozketan izena eman