Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/14

“Getariako Naufragioak. XX. Mendea” liburuaren aurkezpena

Apirilaren 23an San Pedroko liburutegian

Pasaiako liburutegietan apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dugu “Getariako Naufragioak. XX. Mendea” liburuaren aurkezpena eginez.

Liburuaren egileak Ana Maria Benito eta Javier Mazpule dira.

Ana Maria Benitok Iturritxikiko (Getaria) urka-ontzi flandriarraren urpeko indusketa zuzendu zuen, eta Getariako portuko ikerketa historikoa koordinatu zuen 1999an.

Javier Mazpule urpekaria da, eta Arkeolur elkartearen fundatzailea. Hamarkadak daramatza mota guztietako barkuei buruzko informazioa eta materialak biltzen, bai Euskal Herrian, bai Europa osoan.

Liburuaren aurkezpena apirilaren 23an izango da Pasai San Pedroko liburutegian arratsaldeko 18:00etan.