Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/14
Gemma Busquets kazetaria Hugoenean ari da
Urriaren 19ra arte izango da, "Un rastre de plomes" lana burutzen

Gemma Busquets El Punt Avui egunkariko kazetaria da. Memoria historikoan aditua da, genero ikuspegiaren aldetik, bereziki. Hitzaldiak ere ematen ditu, emakumeek Espainiako errepublika garaian zer-nolako zereginak izan zituzten azaltzeko.
"Un rastre de plomes" lana burutzen ari da orain. Fikzionatutako biografia bat da eta lan hori amaitzera etorri da Donibanen dagoen Hugoenea etxera. Benetako pertsonaia bat hartu du oinarritzat, zehazki, Lola Alonso Burgui irakaslea.
1907an Nafarroako Erriberako Villafranca herrian jaio zen Lola Alonso eta bigarren errepublika garaian eskolak ematen zituen Abaurregaina herrian. Haren bizitza kontatzearekin batera, eleberrian eskola errepublikarraren pedagogia aurrerakoia azpimarratu nahi du. Lola Alonso Burguik arrasto handia utzi zuen ikasleen artean; besteak beste, emakumearen independentziarako ikasketak beharrezkoak zirela nabarmendu zuen.






