Argitaratze-data: 2022/09/21
Haur, nerabe eta gazteen sustapen sailari lotutako dirulaguntzen eskaeretarako epea irekita
Urriaren 21era arte
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du irabazi asmorik gabeko aisialdi taldeei eta gazte elkarteei diruz laguntzeko (deialdia eta oinarriak).
Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako jarduerak eta programak finantzatzeko diru-laguntzak dira.
Dirulaguntza eskatzeko horretarako dagoen eskabidea bete beharko da. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 22tik urriaren 21era bitartekoa da.
Eskaerak nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu behar dira, eta "E043" eskabidea erabili behar da, gazte-elkarteei diru-laguntzak eskatzeko.
Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan eta elkartearen izenean egin behar du eskaera.
Eskaerak guztiz osatuta egon behar dute, baita osagarria den dokumentazioa ere (haurren zerrenda, gazteen eta begiraleen zerrenda, jardueren memoria, aurrekontua, fakturak,...).
Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero edota beste edozein zalantzatarako, gazte elkarteek eta aisialdi taldeek Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin harremanetan jarri behar dute 943-344034-luzapena 200 edota “gazteria@pasaia.net” helbide elektronikoan.