Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/09/16

Ikasturte hasiera hiru udal gaztelekuetan

Irailaren 16an

Gaztelekuak leku seguruak dira, eta inoiz baino beharrezkoagoak. Horietan nerabeak dira protagonista, eta disfrutatzeko eta sozializatzeko aukera dute

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazten du irailaren 16an irekiko dituela Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal gaztelekuetako ateak, uztailaren erdialdera arteko iraupena izango duen denboraldiari hasiera emateko.

Gaztelekuak inoiz baino desiratuagoak dira aurten; izan ere, Covid-19ak gure bizitzetan eragin zituen aldaketen ondoren, aurten desio izan dugun normaltasun apur bat berreskuratu dugu. Gazteek, beren garapen-etapa dela-eta, harremanak izateko beharra daukate, lagunekin eta beste gazte batzuekin egoteko beharra, esperientzia berriak partekatzeko beharra, eta horretarako egokiak dira gizarte- eta hezkuntza-ekipamendu ez-formal hauek, non protagonistak izango diren eta hezitzaileak izango dituzten ondoan, haien proposamen, kezka eta beharrak entzuten eta laguntza ematen.

Udal gaztelekuak elkartzeko guneak dira, kuadrillarekin egoteko lekuak, beste gazte batzuk ezagutzeko, gozatzeko eta hainbat plan egiteko guneak.

Gaztelekuak irekita egongo dira ostegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara, eta ostiraletan eta larunbatetan arratsaldeko 5etatik 9etara. 

Hiru gaztelekuetan antolatzekoak diren jardueren bidez, gazteen behar eta gustuei erantzun nahi zaie; hartara, gazteek eurek, hezitzaileen laguntza dutela, aukera izango dute abian jarriko diren jarduera asko antolatzeko.

Hasiera-hasieratik, nola Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuak hala Donibaneko gaztelekuak, biek izan dute barruti horietako gazteen artean harrera ona. Antxoko gaztelekua izan da irekitzen azkena, eta nerabe eta familien harrera ezin hobea izan da. Joan den ikasturtean gazte asko eta asko izan dira gaztelekuetako bazkide, aldian behin joaten direnez gain, eta horrek adierazten du beste udalerri batzuen aldean erabilera indizea altua dela; eta handia da hori, metroak direla-eta, zer mugatuta dauden kontuan izanda.

Gaztelekuen zerbitzua Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du, eta Gaztelekuetan animazio eta aisia hezitzailean prestakuntza eta eskarmentua duten bina hezitzailez gain, hiru gaztelekuetarako koordinatzaile bat ari da lanean.

Antxoko gaztelekua Axular plaza, 7 behean dago, eta telefonoa hau da: 943-242577. Trintxerpe-San Pedroko gaztelekua Gran Sol, 11, behean dago, eta telefonoa hau da: 943-248198; Donibaneko gaztelekua J.J. Otaegiko eraikineko hirugarren solairuan dago, eta telefonoa hau da: 943-517290.

Udal gaztelekuak funtsezko zerbitzuak dira Pasaiako Udalak garatzen duen haur, nerabe eta gazteen politika sustatzeko; eta beroietan nerabeen oinarrizko eskubideak bermatzen dira, hala nola: parte-hartzea, euskara, berdintasuna, inklusioa, aukera berdintasuna eta aisia hezitzailea.

 

Deskargatu biorrikoa: