Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/10/10
Gazte-ekintzetarako 2017ko diru-laguntzak
Eskaerak aurkezteko epea, urriaren 31ra arte
Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak udalerriko gazte talde eta elkarteei 2017ko diru-laguntzak eskatzeko eredua bidali die.
Eskaerak, behar bezala beteta eta beharrezko dokumentazioa erantsita, HAZ zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira. Epea urriaren 10etik 31ra arte izango da, biak barne.
Gogoan izan aurkeztutako aurrekontua zuritzeko, gainerako dokumentuekin batera, oinarrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla. Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute eta jarduerarekiko erlazioa ziurtatuta geratzen bada. Hartze-agiriek ez dute balio.
Azkenik, eskaerak aurkezteko epea errespetatzeko eskatzen dugu, bestela ezin izango baitira bideratu. Elkarteren batek eskaera-eredua jaso ez badu, harremanetan jar daiteke 943004334 telefono zenbakira deituz, HAZeko bulegoetara bertaratuz.