Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/03/27

Udalak bide publikoaren garbiketa- eta desinfekzio-lanak indartu ditu

Pasaiako Udalak, Obra eta Zerbitzu Sailaren bidez, bide publikoaren garbiketa- eta desinfekzio-lanak indartu ditu.

Zisterna-kamioi batek udalerriko bideak garbituko ditu. Osasun-agintariei galdetu ondoren, eremu horiek behar bezala desinfektatzearren, baimendutako desinfektatzaile bat erabiliko da.

Bide publikoa desinfektatzeko lan horiez gain, bi langile-talde, behar bezala babestuta, edukiontziak, markesinak eta halakoak garbitzen arituko dira. Garbiketa horiek egiteko, hidrogarbitzaileak erabiliko dituzte, eta ondoren desinfektagarriak eta desodorizanteak aplikatuko dituzte.

Desinfekzio-lan berezi horiek osatzeko, beste bi talde arituko dira edukiontzietatik kanpo uzten diren hondakinak biltzen, eta horiek aplikagailu edo lainoztagailuen bitartez, baimendutako desinfektatzaile bat aplikatuko dute, bilketa egiteko geratzen diren guztietan.

Neurri horiek guztiak abian jarri dira, orain arte udal langileak egiten ari ziren garbiketa-lanen osagarri gisa. Alkatetzatik adierazi da egin beharreko garbiketa-lan guztiak egin daitezela, eremu publikoak garbi-garbi eta behar bezala desinfektatuta egon daitezen.