Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/24
XXXV. Galiziako eguna Euskadin
Trintxerpen izango da, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra
XXXV. Galiziako eguna ekitaldiz josia dator aurten ere. Ekimena Trintxerpen izango da, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra. Egitaraua Teo Alberrok, Pasaiako alkateak, Iraitz Pazosek Trintxerpeko alkateordeak eta Xoan Alonsok, Irmandade de Centros Gallegos-eko idazkariak eta Galiziako Etxearen Gipuzkoako presidenteak aurkeztu dute.
Herri kirol erakustaldia, kontzertuak, kalejirak, dantzak eta lehiaketak antolatu dira.
Teo Alberroren hitzetan: “jai honek kultura eta tradizio aberatsak dituzten bi komunitateren arteko adiskidetasuna sinbolizatzeaz gain, bereziki nabarmentzen du gure itsas tradizio partekatua, euskal herriaren eta galegoaren arteko batasun sakon eta iraunkorra sortu duena. Biok, gure kostaldearekin eta itsasoarekiko maitasunarekin, arrantzan eta nabigazioan aurkitu dugu ez bakarrik bizibide bat, baizik eta nortasun bat, eta mundua ulertzeko modu bat.
Pasaian, galiziar komunitate handi baten bizilekuan, modu berezian sentitzen dugu lotura hori. Galiziar askok beren etxea bihurtu dute gure herria, beren kultura, gastronomia eta tradizioekin gure eguneroko bizitza aberasten lagunduz. Era berean, Galizian dagoen euskal presentziak belaunaldietan zehar lotzen gaituzten elkarrekikotasun eta familia-lotura horiek islatzen ditu”.
PROGRAMA
MAIATZAK 31
- 20:00etan XXXV. Galiziako Eguna Euskadin inaugurazioa. Agintarien harrera.
- 20:30ean. Xirolarularien animazioa jai-barrutian.
- 22:30ean, Bad Sound System feat Sorkun - Jaranaren Eguneko musika-kontzertua, Serafín Esnaola plazan.
EKAINAK 1
- 12:00etan Euskal Herri Kirolaren erakustaldia, Mallabiko (Bizkaia) "Txondor Herri Kirol Taldearen" eskutik.
- 13:00etan Euskal Dantza (Trintxerpe Dantza Eskola).
- 18:00etan, Donostiako "Gautxori" txaranga izango da jai-giroan.
- 22:30ean, "Os Melidaos" Galiziar Musika Talde Tradizionalaren emanaldia, Serafín Esnaola plazan.
EKAINAK 2
- 11:30ean. Kalejira, Euskadiko Zentro Galegoen Irmandade osatzen duten Galiziako Etxeetako taldeen eskutik.
- 11:30ean h. Gastronomia Lehiaketako produktuen harrera Gudaris plazan. (Enpanadak, filloak eta tortillak).
- 13:30ean, Agintarien harrera eta pregoia, Xosé Estévez jaunaren eskutik.
- 14:00etan h. Argazkigintza, Poesia eta Gastronomia Lehiaketetako Sarien banaketa. Ermandade bazkaria Polbeiroren karpan.
- 17:30ean Folklore jaialdia, Euskadiko Galizia Etxeetako Xirolarru eta Dantza-taldeen eskutik.
- 20:30ean, XXXV. Galiziako Eguna Euskadin amaiera.
DIPTIKOA - Galegoz, Euskaraz eta Gaztelaniaz