Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/07/27
Galdetegia: Haur, nerabe eta familien behar eta kezkak konfinamenduan

Kaixo, familia:
2019/2020 ikasturteak ezohiko egoera ekarri digu. Covid-19tik eratorritako alarma-egoerak eta konfinamendu-neurriek gure familia-bizitza eta egunerokoa irauli dituzte. Egoera berriak, hainbat kezka, arazo eta behar sortu ditu Pasaiako familien artean.
Hori dela eta, Pasaiako Udalaren Eskubidean Planetik galdetegi bat egin dugu. Horren bidez, hobeto ezagutu nahi dugu nola bizi izan duzuen adingabeek zehazki eta familiek orokorrean egoera hori. Horretarako, garai honetan bizi izan dituzuen kezka, arazo eta hausnarketak identifikatu nahi ditugu, etorkizunera begira ondorioak ateratzeko.
Horrela, Pasaiako Udaleko webgunean duzuen galdetegia familian betetzea eskertuko genizueke, helduen zein adingabeen iritzi eta bizipenak jaso daitezen.
GALDETEGIA
Inkesta betetzeko epea abuztuaren 7ra artekoa izango da.
Mila esker galdetegiari erantzuteagatik.