Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/08/22

Udalak Donibanen izandako ekintza bandalikoak gaitzetsi ditu

Pasaian, 2020ko abuztuaren 21ean.

Izaskun Gomez alkateak adierazi du guztiz arbuiatzen dituela azken asteetan Pasai Donibaneko komun publikoen aurka izandako ekintzak.

Donibanen gertatutako azken ekintza bandalikoen ondorioz, zehazki Bonantzako pixaleku publikoetan eta kantinako komunetan (hainbat egunetan jarraian guztiz apurtu dituzte komunak, bi aldiz apurtu dute pertsiana automatikoa, komunetan buxadurak sortu dira…); pasaitarrek ezin izan dituzte komun publikoak erabili horiek konpondu arte, hau da, abuztuaren 18 arte.

Ekintza bandalikoek eta pasaitarren ondare diren udal altzarietan eragindako txikizioek ondorioak dauzkate udal aurrekontuetan, eta kostu bat eragiten diote udalari.

Gaur, berriz ere, Bonantzako komunak itxi eta irekitzeko pertsiana automatikoa kaltetuta agertu da, eta gidarietatik aterata, abuztuaren 18an (asteartea) konpondu ondoren. Gaur goizean konpondu da, herritarrek asteburuan komun publikoak erabiltzeko aukera izan dezaten.

Pasaiako Udalak irmoki gaitzesten ditu era honetako ekintza bandalikoak. Ez dugu ulertzen herritarren bizitza oztopatu eta zailtzeko beste helbururik ez duten pertsonak izatea. Udalak eskerrak eman nahi dizkie pasaitarrei, beti erakutsi izan duten gizalegeagatik. Eta horregatik, herritarrei eskatzen die ikusten duten jokabide bandaliko oro salatzeko. Jokabide horiek ez dute inolako funtsik, eta guztioi eragiten digute era berean.