Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/12/19

Gabonetako haur jaia barruti guztietan

Abenduaren 26, 27 eta 28an

Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak 25 urtez jarraian Gabonetako Haur Jaia antolatu du Pasaiako barruti guztietan, eta aurten ere hala egingo du  abenduaren 26tik, asteartea, abenduaren 28ra, osteguna.

Pasaiako aisialdi talde eta ludoteka guztiekin batera oso programazio polita eta erakargarria prestatu dute: Trintxerpen Ekaitza eta Boveda Aisialdi Taldeek, San Pedron, Donibanen eta Antxon Ludotekek hartu dute parte. 

Asteartean, hilak 26, jolasak, tailerrak eta gabonetako apaingarriak egingo dituzte barruti guztietan. Horrez gain, Donibanen “Ene kantak” talde ospetsua “Astonauta” ikuskizunarekin egongo da, 17:45ean Juanba Berasategi Auditorioan. Bakarrik 4 urtetik gorako haurrak sartu ahalko dira, familiarik gabe, zeren eta dagoen aforoa kontuan hartuz lehentasuna eman zaie haurrei. Era berean, Gabonetako Haur Jaian parte hartuko duten haurrak lehenago sartuko dira.
 
AntxoKo Kultur Etxean 18:00etan Eriz mago dibertigarriak ”Emozioen magia” ikuskizuna eskainiko du. San Pedron,  berriz, 18:00etan, “Tomaxen abenturak” pailazoek “10 urte!” beren omenezko ikuskizuna, 10 urte bete baitituzte hasi zirenetik, eta beraiek estreinatu ziren tokian bertan eskainiko dute. Trintxerpen, Karmengo Ama Eskolan Trokolo taldea izango dugu “Kioskoa” ikuskizunarekin.

Asteazkenean, hilak 27, barruti guztietan jolasak eta tailerrak izango dira arratsaldean zehar. Halaber, barruti guztietan  txokolate-hartzea izango da.

Ostegunean, hilak 28, azken egunean, jolas eta tailerrez gain, barruti guztietan izango dira saioak arratsaldeko 6etan, Trintxerpen izan ezik, hor 17:45ean hasiko baitira puzgarriak jaialdiari bukaera emateko. Antxon Kiki, Koko eta Moko pailazoek “Txintxinlintxin magia egin” ikuskizunarekin itxiera egingo dute. Azkenik Donibanen Kidam magoak “Aroa eta mirariak” ikuskizunarekin bukatuko du festa Juanba berasategi Auditorioan.

Jarduerak arratsaldeko 4etatik 7etara izango dira areto hauetan: Antxoko Kultur Etxean eta Ludotekan, Trintxerpeko Karmengo Ama Eskolan, Donibaneko Udal Ludotekan eta Juanba Berasategi Auditorioan, eta San Pedroko Udal Aretoan. Bai jarduerak eta bai ikuskizunak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik aurrerako haur guztiek gozatzeko aukera izan dezaten.

Haurrak behar bezala artatu ahal izateko egoitza guztietan aforoa zabala baina mugatua izango da.  

Aisialdi taldeei eta Udal Ludotekei dagokienez, azpimarratzekoa da egiten duten lan handia. Guztiak dabiltza haur eta gazteen animazioan, eta Gazteria Departamentuarekin batera gogor lan egiten dute Gabonetako Haur Jaia arrakastatsua izan dadin, bai programazioari dagokionez, eta baita parte-hartzeari dagokionez ere.