Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/12/19
Gabonetan, haurrentzako egitarau oparoa
Abenduaren 26tik 28ra Gabonetako Haur Jaia Antxon, Donibanen eta San Pedron; eta Gabonaldia Trintxerpen
Aurtengo Gabonetan ere Pasaiako haurrentzako egitarau oparoa antolatu da herrian.
Julen Rodríguez, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saileko zinegotziak adierazi duenaren arabera “Eguberria garai berezia da haurrentzako, eta horiei ahalik eta etekin handiena atera diezaioten ekimen bereziak antolatu ditugu Pasaian. Alde batetik, Gabonetako Haur Jaiaren 31. edizioa antolatu dugu. Abenduaren 26tik 28ra ospatuko da Antxon, Donibanen eta San Pedron, Udal Ludoteketan. Bestetik, Trintxerpeko haurrentzat Gabonaldia antolatu du Ekaitza Aisialdi Taldeak abenduaren 26tik 28ra”.
Pasaiako Gabonetako Haur Jaia
Donibanen
3 egunetan zehar jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Ludotekan eta Juanba Berasategi aretoan. Asier Kidam magoaren “Aroa eta mirariak” ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute.
Potxin eta Patxin pailazoak ere bertan izango dira “Baserrian” emanaldiarekin.
San Pedro
3 egunetan zehar jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Udal Ludotekan eta Udal Aretoan.
Bertan Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira “Harmonia non zaude?” ikuskizuna aurkeztuz. Txoborro magoarekin gozatzeko aukera ere izango dute haurrek San Pedron, “Gezur gehiegi” saioarekin.
Antxo
3 egunetan zehar jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Kultur Etxean eta Pasaia Lezo Lizeoan.
Magic Clowns saioaz gain, "Kuko, Truko eta Bolenwaider" pailazoak ere izango dira Antxon.
Gabonaldia
Trintxerpe
3 egunetan zehar jolasak, tailerrak eta txokolate-jana antolatu dira Karmengo Ama eskola publikoko gimnasioan.
Bi ikuskizun eskainiko dira Trintxerpen: Elvi Sabelhiztunaren “Nire maletatxoa” eta Zirika Zirkusen “Azken fakirra”.
Jarduera guztiak 16:00etatik 19:00etara izango dira eta 4 urtetik gorakoentzat zuzenduak daude. Ikuskizunetan Gabonetako Haur Jaian eta Gabonaldian parte hartzen duten haurrek lehentasuna izango dute. Gurasoak tokia baldin badago sartuko dira.
“Ekitaldi guztiak doakoak direla gogorarazten dugu eta Pasaiako haurrak bertara etor daitezen gonbidatu nahi ditugu. Egitaraua eta emanaldi guztien xehetasunak haur guztiei banatu zaizkie ikastetxe eta Ludoteken bidez. Udal webgunean ere kontsulta daiteke” amaitu du zinegotziak.