Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/12/13

Gabonetako haur jaia: jolasak, tailerrak, pailazoak, magoak eta bestelako ikuskizunak

Barruti guztietan, abenduaren 26tik 28ra

Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saialak 29 urtez jarraian antolatu du Gabonetako Haur Jaia Pasaiako barruti guztietan, 2020an izan ezik. Aurten egun hauetan izango da: abenduaren 26an, astelehena, 27an, asteartea, eta 28an, asteazkena.

Oso programazio polita antolatu da Ekaitza gazte taldearekin elkarlanean Trintxerpen, eta, halaber, San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludotekekin elkarlanean.

Abenduaren 26a, astelehena

  • Jolasak eta tailerrak egingo dituzte barruti guztietan.
  • Donibanen Erre produkzioak taldeak “Piratak” ikuskizuna eskainiko du 18:00etan Juanba Berasategi Auditorioan. 4 urtetik gorako haurrak bakarrik sartu ahal izango dira, eta lekurik badago, haien familiak; izan ere, lehentasuna haurrei emango zaie. Halaber, Gabonetako Haur Jaian parte hartzen duten haurrek lehentasuna izango dute.
  • Antxoko Kultur Etxean 18:00etan Tor Magoak “Hator magiara” ikuskizuna eskainiko digu. 
  • San Pedron Marsel magoa izango da, “Magia potagia” ikuskizunarekin.
  • Trintxerpen, Karmengo Ama eskolako gimnasioan Zirika Zirkus 17:45ean “Hemendikara” ikuskizunarekin.

Abenduaren 27a, asteartea

  • Hainbat adinetara egokitutako jolasak eta tailerrak izango dira. Horrez gain, barruti guztietan merienda izango dute.

Abenduaren 28a, asteazkena

  • Jolas eta tailerrez gain, barruti guztietan hainbat ikuskizun izango dira. Saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira, Trintxerpen izan ezik, han 17:45ean hasiko baita.
  • Trintxerpen oso ezagunak diren Tomaxen abenturak pailazoek emango diote bukaera jaiari “Bi ipuin” ikuskizunarekin.
  • San Pedron Elvi ventri-loco dibertigarriak “Aho zabalik” eskainiko du.
  • Antxon Potxin eta Patxin pailazoak izango ditugu “Baserrian” ikuskizunarekin.
  • Azkenik, Donibanen Trokolo pailazoek “Burutik jota" ikuskizunarekin bukatuko dute festa Juanba Berasategi auditorioan.

Jarduerak arratsaldeko 4etatik 7etara izango dira areto hauetan: Antxoko Pasaia Lezo Lizeoa ikastetxean eta Kultur Etxean, Trintxerpeko Karmengo Ama Eskolan, Donibaneko udal ludotekan eta Juanba Berasategi auditorioan, eta San Pedroko udal ludotekan eta Udal Aretoan. Bai jarduerak eta bai ikuskizunak doakoak izango dira, Pasaiako 4 urtetik aurrerako haur guztiek gozatzeko aukera izan dezaten.

Haurrak behar bezala artatu ahal izateko, egoitza guztietan leku zabala baina mugatua izango da.

Aisialdi taldeei eta udal ludotekei dagokienez, azpimarratzekoa da egiten duten lan handia. Guztiak dabiltza haur eta gazteen animazioan, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin batera gogor lan egiten dute Gabonetako Jaia arrakastatsua izan dadin, bai programazioari dagokionez, eta baita parte-hartzeari dagokionez ere.