Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/16
Donibane eta Trintxerpeko frontoiak hobetu dira zenbait lanen ondorioz
Konponketak, margotze-lanak eta garbiketa-lanak burutu dira

Udaleko Kirol eta Zerbitzu sailek elkarlanean Donibaneko eta Trintxerpeko frontoietan hobekuntza-lanak egin dituzte. Batez ere, konponketak, margotze-lanak eta garbiketa-lanak egin dira azken hilabeteetan, baina aurretik beste lan batzuk egin dira ikasturtean zehar.
Trintxerpen, esaterako, areto futbolean, eskubaloian eta boleibolean jolasteko zelaiak pintatu dira. Halaber, ateak eta boleibolean jolasteko posteak erosi dira, eta horiek lurrean ainguratzeko egiturak instalatu.
Sarreran ate lerragarri bat jarri da, frontoi barruan egiten diren muntaiak eta ebakuazioa erraztearren. Era horretan furgonetek eta garbiketa- zein mantentze-lanetako zerbitzuek barrura sartzeko aukera izango dute. Gainera, itoginak konpondu dira gainaldeko policarbonatozko plakak aldatuta.
Azkenik, frontoi osoko paretak konpondu eta berriro ere margotu dira aurten.
Donibaneko frontoiari dagokionez, teilatuan zeuden itoginak konpondu eta margotze-lanak egin dira.
Gainera, bi frontoietako estalkietan bizi lerroak jarri dira etorkizunean egin beharko diren lanetan langileen segurtasuna gehiago bermatzeko.
Orotara, lan hauek egiteko 71.717 €-ko inbertsioa egin du Udalak (BEZ barne).







