Argitaratze-data: 2023/06/01
Instalazio fotovoltaikoa Trintxerpeko Azokan
Pasaiako Udalak, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko lanean, instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan Trintxerpeko azokan.
400Wp potentziako 25 modulu jarri dira. Panel guzti hauek 10kWko inbertsore batera konektatuta daude eta, urtean, 10.237,9 kWhko energia sortuko dutela aurreikusten da. Udalak energia hori azokako autokontsumorako erabiliko du eta soberakina energia-sare orokorrean txertatuko da.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) udalari 10.000 euroko dirulaguntza eman dio. Proiektua autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari atxikita dago, energia-iturri berriztagarriekin, bai ea sistema termiko berriztagarrien ezarpenari ere bizitegi-sektorean, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan - NextGenerationEU.