Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/01/14

Antzerkia: “Fadoak entzuten zituen gizona” Xake produkzioak taldearen eskutik

Urtarrilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Donibanen, Juanba Berasategi kulturgunean

SARRERAK

Aurresalmenta: https://bibe.me/event/1640308/entradas-Fadoak-entzuten-zituen-gizona-Juanba-Berasategi-Aretoa.-Pasai-Donibaneko-Kulturgunea-Pasaia
Leihatilan ordubete lehenago

SINOPSIA

Lan hau bidaia bat da. Zineman "road movie”ak dauden bezala, hau "road play" bat izango litzateke. Mario kamioilaria da eta lan kontu batengatik Lisboara doa. Bidean Ander izeneko mutil bat jasoko du. Ander musikaria da eta Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehendik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bi pertsona horiek bi egun iraungo duen bidaia bat hasiko dute. Izan ere, elurte handi baten ondorioz, Gaztelako errepidean harrapatuta geratuko dira.

Zirkunstantzia horrek sortzen duen intimitateari eta elkarrekin pasatzen duten denborari esker, harreman oso berezia sortuko da bi lagun horien artean eta kontu askoren inguruan gogoeta egiteko bidea emango du: Zer da sentibera izatea? Gizonak izan gaitezke sentiberak? Nola harremantzen gara mutilak? Zein rol jokatzen ditugu gizarte honetan? Maskulinitatearen inguruan gogoeta egiteko lan bat da honako hau.

  • Egilea : Kepa Errasti 
  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai 
  • Ekoizpena: Xabier Ormazabal 
  • Antzezleak: Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain, Kepa Errasti 
  • Argi diseinua: David Alcorta 
  • Eszenografia diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta 
  • Musika: Pascal Gaigne 

INFORMAZIO GEHIAGO: https://xakeprodukzioak.eus/antzerki-produkzioak/fadoak-entzuten-zituen-gizona/