Eduki publikatzailea

Ezkue-Tximistarri eskalada guneko ainguraketak errebisatu dira

Jaizkibelen kokatuta dagoen Ezkue-Tximistarri erabilera libreko eskalada gunea 2015ean berrekipatu zen, Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.

Eskalatzea beti segurua izan dadin, hondatutako materialak kendu, eta beharrezkoak diren kalitate arauak betetzen dituzten ainguraketa guztien errepasoa egiten da maiztasun jakin batekin.

Aste honetan Gipuzkoako Mendizale Federazioko teknikariak aritu dira lan horiek egiten.