Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/11

Bertso saio musikatua: Ez da kasualitatea

Abenduaren 20an, 19:00etan, Antxon

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, bere ekimenekin aurrera jarraitzen du. Izan ere, gazte elkargunetik Ez da kasualitatea bertso saio musikatua antolatu da. Hitzordua abenduaren 20an izango da, 19:00etan, Antxoko Kultur Etxean. Sarrera doakoa eta librea izango da.

Parte-hartzaileak Oihana Arana, Haizea Arana, Maider Arregi eta Maialen Akizu izango dira eta gai-jartzailea Leire Vargas.

Musikari lanak Aner Peritzek eta Libe Goenagak burutuko dituzte.

Pasaiako Udalak eta Bokalek herritarrei bertso saio musikatura joateko gonbita egiten die.