Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/02/19

Udaltzaingoaren prentsa-oharra

Ustezko exhibizionistaren identifikazioa

Pasai Antxon aurreko astean izandako eraso matxistaren komunikazio publikoaren ondorioz, Pasaiako Udaltzaingoak prebentziozko zaintza ezarri zuen, bereziki barruti horretan, pertsona hori aurkitu eta identifikatzeko helburuarekin.

Atzo 19:30ean zenbait emakumek gure udaltzainei bertaratzeko eskatu zieten, Pasai Antxoko kale batzuetan ekintza exhibizionistak egiten ari zen gizonezko bat ikusi zutela-eta. Udaltzainek ustezko erasotzailea aurkitu eta identifikatu zuten Pasaia eta Errenteriaren arteko bidegorrian, herritar batzuk hura atxikitzen ari zirela. 

39 urteko gizonezkoa da, Oiartzungoa, eta aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik.

Udaltzainek pertsona horren aurkako zehapen-espedientea ireki zuten; izan ere, exhibizionismoa despenalizatua dago, eta biktimak adingabeak edo desgaituak badira bakarrik jazar daiteke bide penaletik.

Pasaian, 2021eko otsailaren 19an