Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/10/26

Eusko Jaurlaritzak kutsatze-tasa altua duten herrietan pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak aplikatuko ditu Pasaiak

Izaskun Gómez: “Pasaitarrei laguntza eskatzen diet, koronabirusaren zabalpena geldiarazteko, osasuna babesteko, eta lehenbailehen normaltasunera itzultzeko”. Argitaratutako neurriak azaroaren 5 arte egongo dira indarrean.

Pasaiaren egoerak behartzen gaitu Eusko Jaurlaritzak epidemiologia-egoera gogorrean dauden udalerrietarako ezarritako neurriak betetzera, 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago baititugu. Kasu horietan, Euskal Autonomia Erkidegorako ezarritako neurri orokorrez gain, beste neurri zehatzagoak aplikatu behar dira, mugikortasuna eta zenbait jarduera gehiago murrizten dituztenak. Neurri batzuk gomendioak dira; beste batzuk, ordea, nahitaez bete beharrekoak.

Eusko Jaurlaritzak gomendio hauek egiten ditu:

  • Udalerritik ez irtetea, honako kasu hauetan izan ezik: osasun-zentroetara joateko, lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendeko pertsonak zaintzeagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik.
  • Gizarte-jarduera mugatzea, bizikidetza egonkorreko taldetik kanpo, eta familia- edo gizarte-jarduerak bertan behera uztea.
  • Bizikidetza egonkorreko taldera murriztea barruko espazioetako gizarte-topaketak, eta gizarte-elkarrekintzako jarduerak espazio ireki eta ondo aireztatuetan egitea.

Eusko Jaurlaritzak honako hauek debekatu edo bertan behera uzten ditu:

  • Bertan behera uzten da taldeko edozein kirol-jarduera, martxan dauden kirol-lehiaketa ofizialak izan ezik. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola
  • Debekatuta dago 21:00etatik 06:00etara haur-parkeak, parke publikoak eta plazak erabiltzea, pertsonen joan-etorrietarako izan ezik.
  • Debekatuta dago alkohola saltzea edozein establezimendutan 21:00etatik 08:00etara bitartean.
  • Establezimendu komertzial guztiek, elikagai-denda, botika eta erregai-establezimenduek izan ezik, 21:00etan itxi beharko dute.

Ostalaritza

  • Ostalaritzako establezimenduek egunero (baita jaiegunetan ere) 21:00etan itxi beharko dute, eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki .
  • Gehienezko aforoa % 50ekoa izango da, terrazetan izan ezik, eta horietan mahaien arteko distantzia errespetatu beharko da.
  • Debekatuta dago barran kontsumitzea, eserita soilik hartu ahal izango da kontsumizioa; eta debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak
  • Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da establezimenduko langile eta bezero guztientzat, janaria eta edaria kontsumitzen ari diren une horretantxe izan ezik.

Eskola Kirola

Ez dira baimentzen eskola kiroleko jarduera presentzialak.

Kiroldegietan banakako jarduerak osasun-agintariek ezarritako protokoloak errespetatuz egingo dira. Ikastaroak ez daude baimenduta.

Debekatuta daude 2007az geroztik jaiotako kirolarien lehiaketak eta entrenamenduak. Lehiaketa ofizialak baimenduta daude.

Gipuzkoako Foru Aldundiak modalitate kolektiboetako federazioei eskatu die lehiaketa ofizialak bertan behera uzteko datozen bi asteetan.

Jarduera fisikoaren orientazio-zerbitzuak ahal dela telematikoki emango dira, kontakturik gabe, eta dagozkion segurtasun-neurriak betez.

Ez da baimentzen Tipi Tapa programa.