Argitaratze-data: 2022/11/11
Euskarazko bideojokoekin jokatzeko saioa gazteentzat
Azaroaren 19an Donibaneko kulturgunean
Game Erauntsia elkarteak euskarazko bideojokoak erakusteko eta horiekin jokatzeko aurrez aurreko saioa emango du Pasaiako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat.
Bideojokoak hizpide hartuta, euskara aisialdian sustatzea da helburu nagusia. Parte-hartzaileekin eztabaida-taldeak eratuz, bideojokoen hizkuntza erabilerari buruzko gogoeta ere egingo dute.
Saioa Pasai Donibaneko kulturgunean izango da, azaroaren 19an, 17:00etan, eta 1,5 orduko iraupena izango du.