Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/24

Euskarazko bideojokoekin jokatzeko saioak gazteentzat

Otsailean eta martxoan lau barrutietan

Game Erauntsia elkarteak euskarazko bideo-jokoak erakutsi eta horietan jokatzeko aukera eskaintzen duen aurrez aurreko saioak emango ditu Pasaiako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat.

Helburu nagusia da euskara aisialdian sustatzea bideojokoak hizpide hartuta.

Parte-hartzaileekin eztabaida-taldeen bidez, bideojokoen hizkuntza erabilerari buruzko gogoeta ere egingo da.

1,5 orduko iraupena izango dute saioek.

Erreserbatu zure sarrera hurrengo esteketan: