Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/15

Euskararen Plan Estrategikoa - Galdetegia

Urriaren 22a arte

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak udalerriko euskararen plan estrategikoa osatzeko prozesua abiatu du, datozen 10 urteetan euskara indartzeko helburuarekin.

Bide horri ekiteko herritarren iritzia jaso nahi du ondorengo galdetegiaren bidez.

GALDETEGIA

Zenbat eta erantzun gehiago jaso, orduan eta aberatsagoa izango da plangintza. Gainera, datozen hilabeteetan antolatuko diren parte-hartze saioetan izango du nahi duen orok aurrez aurre iritzi eta ideiak partekatzeko aukera.

Galdetegia Pasaiako Udaleko webgunean bete ahal izango da, baita udal liburutegietan ere urriaren 22ra arte.