Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/03/30

Bateratze-saioa Euskararen plan estrategiko berrian parte hartu duten guztiekin

Apirilaren 6an Donibaneko kulturgunean

Pasaiako euskararen plan estrategiko berria osatzeko prozesuaren baitan, planaren lanketan parte hartu duten guztiak bateratze-saio batera deitu dituzte Pasai Donibaneko Kulturgunean apirilaren 6an 18:30ean; orain arte arloka edo barrutika landu dena bateratzeko helburuarekin.

Azken hilabeteetan herritar eta eragileek beraien iritziak eman ahal izan dituzte galdetegi bidez, arlokako saioetan edo barruti guztietan antolatu diren saioetan. Oraingoan, ordea, saio bateratua izango da prozesuan parte hartu duten guztiekin, orain arte ateratakoa bateratzeko eta adosteko. Gainera, Kike Amonarriz soziolinguista ere izango da bertan, aktibazio sozialaz hitz egiteko.

Prozesuan parte hartu eta saiora joan nahi dutenek euskara@pasaia.net helbidera idatzi beharko dute, asistentzia baieztatzeko.