Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/09/16
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren eta euskararen plan estrategikoaren aurkezpena
Irailaren 22an Trintxerpeko Alkateordetzan
Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, pasaitarrak gonbidatu nahi ditu hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren emaitzen eta Pasaiako euskararen plan estrategiko berriaren aurkezpenera, irailaren 22an, 18:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Soziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen erabileraren Pasaiako kale-neurketaren ikerketako emaitzak aurkeztuko ditu. 2021eko udazkenean egin ziren kale neurketak. Hizkuntza-politika eta -plangintza egokiak abian jartzeko ezinbestekoa da errealitate soziolinguistikoa metodo zientifikoen bidez etengabe ikertzea. Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak tresna baliagarriak dira horretarako, erabilera baita hizkuntzen bizi-indarra ebaluatzeko adierazle esanguratsuenetako bat.
Ondoren, Pasaiako Euskararen II. Plan Estrategikoa aurkeztuko dute plana lantzeko prozesuan parte hartu duten Pasaiako eragileek eta Elhuyar Aholkularitza enpresak. Euskarak Pasaian dituen gabeziei aurre egiteko ahalik eta eragile gehien batzea izan da planaren helburua eta datozen urteetako erronken berri emango dute.
Saio irekia izango da, beraz, herritar guztiak daude gonbidatuta.