Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/11/14

Euskaraldia III. edizioa. Pasaiako Egitaraua

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean lau barrutietan

Azaroaren 18an hasiko da Euskaraldia eta Pasaian datorren astean banatuko dira ahobizi eta belarriprest txapak. Hauek izango dira txapak jasotzeko hitzorduak:

  • Azaroak 14, Trintxerpe: 18:00etatik 20:00etara Gernika plazan.
  • Azaroak 15, Pasai Antxo: 18:00etan, 18:30ean, 19:00ean edo 19:30ean Kultur Etxean. Bertan, rolen gaineko prestakuntza eskainiko da.
  • Azaroak 16, San Pedro: 17:00etatik 20:00etara Frontoian.
  • Azaroak 17, Pasai Donibane: 18:00etatik 20:00etatik Juanba Berasategi Kulturgunean.

Txapa jasotzeko izena eman behar da https://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren III. edizioari ekingo diogu Euskal Herri guztian, hitzez ekiteko garaia izango da. Ariketa masiboan murgilduta gabiltzan bitartean, Pasaian egitarau oparoa izango da euskaraz aritu eta gozatzeko.

Azaroak 18, ostirala

  • Euskaraldiaren iritsiera irudikatzeko Joselontxos Txarangak Pasaiako badia eta barrutiak alaituko ditu. 15:30ean Antxon hasiko da festa eta Albaola Itsas Faktoriako ontzi batean Trintxerpera joango dira txarangako kideak 17:00etarako. Trintxerpen berriro ontzira igo eta 18:15ean Pasai Donibanen lehorreratuko dira. 19:30ean Pasai San Pedron amaituko du Pasaiako bira txarangak.

Azaroak 19, larunbata

  • “Mikrotik...” bakarrizketa egingo du Nerea Arriola aktoreak. Pasai Antxoko Kultur Etxean izango da 19:00etan.

Azaroak 20, igandean

  • “...Nahi dugu hitz eta jolas” bertso-potea izango da Pasai San Pedron. 12:30ean hasiko dute saioa frontoian Miren Artetxe eta Etxahun Lekuek, Ainhoa Urien gai-jartzaile dutela.

Azaroak 25, ostirala

  • Pasai San Pedroko Sanpedrotarra elkartean 22:00etan afaria eta ondoren bingo musikatua izango da. Yogurinha Borovak eta Aurori Badiolak gidatuko dute bingoa algara artean.

Azaroak 26, larunbata

  • Gaztaina Eguna antolatu du Pasai Antxoko Papineko Gazteria taldeak. Trintxerpeko alkateordetzan, berriz, Ane Lindaneren “Mikrotik...” bakarrizketa izango da arratsaldeko 19:00etan.

Azaroak 27, igandea

  • “...Nahi dugu hitz eta jolas” bertso saioa izango da Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 18:00etan. Ane Zuazubiskar eta Xabat Illarregi arituko dira bertsotan, Imanol Artolak gai-jartzaile dutela.

Abenduak 2, ostirala

  • Euskaraldiari amaiera emateko, Itzal eta Ezpalak taldeek kontzertua eskainiko dute Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Euskaraldiak dirauen bitartean Pasai Antxoko tabernetan “Belarria prestatzeko saioak” antolatuko dira, euskaraz hobeto ulertzeko, euskaraz entzuteari beldurra kentzeko eta Euskaraldian konfiantza gehiagoz parte hartzeko. Euskaraldian parte hartzeko zalantza duten horiei zuzenduak egongo dira saioak, euskaraz zerbait ulertzen dutenei baina ez guztiz ongi. Baita, inoiz euskara ikasi baina herdoilduta daukatenei ere. Zertan datza ekimen hau? Parte hartu nahi dutenek tabernetan mahai bat aurkituko dute Euskaraldiko leloarekin, eta astelehenetik ostegunera 18:30etik 20:00etara bertan esertzeko eta herriko euskaldunekin egoteko aukera izango dute. Haiek euskara errazean egingo diete eta kontu interesgarriak kontatuko dizkiete: albisteak, anekdotak. Bertan esertzen direnek euskaraz entzutea eta ulertzea izango da kontua.

Ekintzen xehetasunak Pasaiako Euskaraldiaren (@epasaia) sare sozialetan eta Udaleko web orrian komunikatuko dira.