Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/09/29

Pasaiako Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia

Urriaren 7an San Pedron

Urriaren 7an Pasaiako Euskaraldiaren III. edizioaren aurkezpena izango da 19:00etan Pasai San Pedroko lonja ondoko plazan. Aurkezpenean herriko antzerkilariek hartuko dute parte. Antzerkiaren bidez, Euskaraldia zer den azalduko digute eta edizio honetako gakoen berri emango digute, umorea lagun dutela. Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorakoei dago zuzendua ikuskizuna, horiek baitira Euskaraldian parte hartzeko gutxieneko baldintzak. 

Ekitaldiak iraun bitartean haurtzaindegi zerbitzua izango da. Zerbitzu hori behar izanez gero, jarri harremanetan euskara@pasaia.net helbidera idatzita. Pasai Donibanetik Pasai San Pedrorako bidea egin eta itzultzeko, berriz, Donibaneko Ubera liburutegian motorarako txartelak eskuragarri egongo dira doan.