Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/11/19

Azken txanpan... zabaldu euskaraldia!

Egitaraua Pasaian

Egun gutxi geratzen zaigu txapa jarri eta belarriprest edo ahobizi izateko. Ostiralean, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketa abiatuko dugu Euskal Herri osoan, eta Pasaian egitarau oparoa prestatu dugu, gure mingain eta belarriak girotzeko. Presta gaitezen!

Izen ematea:

Euskaraldian izena eman ez duenik ezagutzen badugu, anima dezagun, epea oraindik irekita baitago. Eta aurreko edizioan parte hartu zuenak aurten berriz izena eman behar duela gogoratu: izenematea.euskaraldia.eus

Txapa banaketa:

Pasa den asteburuan txapak jasotzeko mahaiak jarri genituen, baina norbait berea hartu gabe geratu bada, herriko liburutegietan edo Euskara Sailean jaso dezake.

Egitaraua:

Ostiral honetatik, azaroaren 20tik, abenduaren 4ra bitarte, euskara ahalik eta txoko gehienetara zabaltzen arituko gara. 15 egun izango ditugu gure erronkak betetzeko, eta Pasaian kultur eskaintza ezberdinekin gozatzeko, bizipenak partekatzeko eta herria koloreztatzeko aukera ere izango dugu.

Aretoen edukiera muga dela-eta, antolatutako ikuskizun eta tailerretan parte hartzeko, aldez aurretik gonbidapenak hemen hartu behar dira.

Azaroak 20

  • Hasiera ekitaldia. Euskaraldiari hasiera emateko musika eta suziriak.
  • Egun guztian zehar lau barrutietan

Azaroak 21

  • Txor txor bakarrizketa umoretsua. Nerea Arriola.
  • Antxoko kultur etxea 19:00etan.
  • Aforoa 40

Azaroak 22

  • ... nahi dugu hitz eta jolas. Bertso saioa. G-j:.Maite Berriozabal, Bertsolariak: Jone Uria eta Julio Soto.
  • San Pedroko udal aretoa 19:00etan.
  • Aforoa 40

Azaroak 24

  • EUSKARAREN ZIRRIKITUAK - Euskaraldian izandako esperientziak partekatzeko saioak.
  • Donibaneko gela balioanitza 19:00 – 20:15 
  • Aforoa 40

Azaroak 25

  • LERRO ARTEAN - Euskara eta literatura sorkuntzari buruzko solasaldia Harkaitz Cano eta Uxue Alberdirekin eta Eider Perezek gidatua.
  • 19:00etan San Pedroko Udal aretoan 19:00etan
  • Aforoa 40

Azaroak 26

  • Donibanen murala margotzea

Azaroak 27

  • Zinema proiekzioa
  • Trintxerpeko alkateordetzan 20:00etan
  • Aforoa 40

Azaroak 28

  • Txor txor bakarrizketa umoretsua. Xabi Artieda. 
  • Trintxerpeko alkateordetzan 19:00etan.
  •  Aforoa 40

Azaroak 29

  • ... nahi dugu hitz eta jolas. Bertso saioa. G-j: Imanol Artola “Felix”. Bertsolariak: Oihana Bartra eta Sustrai Colina Donibaneko
  • Juanba Berasategi  18:00etan.
  •  Aforoa 90

Abenduak 1

  • Pasai Donibaneko gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia. Ikerketaren aurkezpena. 
  • Juanba Berasategi aretoan 19:00etan. 
  • Aforoa 90

Abenduak 2

  • Musika ekitaldia musika eskolako gazteen eskutik. Euskaraldirako Pasaiako gazteek sortutako kantuaren aurkezpena Internet bidez zabalduko dugu Pasaiako Euskaraldiaren sareetan

Abenduak 3

  • EUSKARA ETA FEMINISMOA: IRAGANA ETA ETORKIZUNA ALETZEN. Emakumeentzako* tailerra. Edurne Epelde eta Ansa ahizpa kantariek gidatuko dute saioa.
  • San Pedron udal aretoa 19:00etan.
  • Aforoa 40

Abenduak 4

  • AMAIERA EKITALDIA
  • Juanba Berasategi aretoan 19:00etan. 
  • Aforoa 90