Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/01/11
Pasaiako euskararen plan estrategikoa
Saio irekiak lau barrutietan, urtarrilaren 13tik otsailaren 2ra
Pasaian euskarak dituen erronkei aurre egiteko zer egin dezakegu?
Pasaiako euskararen plan estrategikoa berritzeko prozesua martxan da. Iazko urte amaieran Pasaian hurrengo 10 urteetan euskarak izango dituen erronkak definitu genituen herriko eragile eta herritarrekin, eta datozen asteetan bilera irekiak egingo ditugu erronka horiei nola aurre egin zehazteko. Beraz, zer egin eta nola egin zehaztea izango da saioen helburua.
Hauek dira saio irekietako hitzorduak, guztiak 18:30ean izango dira:
- Pasai San Pedro: urtarrilaren 13an Alkateordetzan.
- Pasai Donibane: urtarrilaren 24an Kulturgunean.
- Pasai Antxoko: urtarrilaren 26an Kultur Etxean.
- Trintxerpe: otsailaren 2an Udal Euskaltegian.