Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/16
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa, tarteko ebaluazioa
Pasaiako Udalak, legea betez, tarteko ebaluazioa egin du
Pasaiako Udalak 2024ko iraileko osoko bilkuran onartu zituen VII. Plangintzaldiari dagozkion Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko hizkuntza-irizpideak.
Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren 19. artikuluan honako hau jasotzen da:
19. artikulua. Plan estrategikoaren jarraipena eta ebaluazioa.
2.- Plangintzaldiaren bi unetan gutxienez, plangintzaldiaren erdialdean eta amaieran, entitateek barne-ebaluazioa egingo dute eta entitatearen web atarian argitaratu beharko da.
Hori horrela, hona hemen plangintzaldiaren erdialdeko ebaluazioaren emaitza.
1. irudia: Planaren hasierako eta tarteko ebaluazioetako emaitza orokorren konparaketa (%)

2. irudia: Planaren hasierako eta tarteko ebaluazioetako emaitzen konparaketa ardazka (%)







