Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/31

Euskara sustatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia enpresentzat eta merkataritza-establezimenduentzat

Eskaeretarako epea urtarrilaren 19ra arte

Pasaiako Udalaren Euskara Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, euskara sustatzeko helburuekin bat egiten duten jarduerak diruz laguntzeko.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza eskatzeko xehetasunak hemen:

  • Deialdia.
  • Oinarriak. Pasaiako Udalaren eta bere Organo Autonomoen Dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren I. eranskinean ezarritakoak.
  • Eskaera-orriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, hemen. Kasu honetan, diruz lagundu nahi den jardueraren justifikazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.
  • Eskaerak udalaren online izapideen atarian aurkeztu beharko dira nahitaez.
  • Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean egin daiteke eskaera (ziurtagiri elektronikoa behar da.
  • Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta dirulaguntzen ordainketa ez atzeratzeko.

Zalantzak argitzeko, deitu HAZ bulegoetara (943 34 40 34) edo jarri harremanetan Euskara Sailarekin (luzapena 916 / posta elektronikoa euskara@pasaia.net).