Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/06

Korrikako euskaparate lehiaketak baditu saridunak

Epaimahaiak ezagutzera eman ditu Korrikako Euskaparate Lehiaketaren 1. edizioko irabazleak.

Korrikaren asmo eta helburuekin bat eginez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza,  ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa burutu dute. 

Guztira 11 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan; Errenteriako 3k, Lezoko 1ek, Oiartzungo 1ek eta Pasaiako 6k. Esan beharra dago beste establezimendu batzuek ere apaindu dituztela euren erakusleihoak lehiaketan parte hartu gabe.

Epaimahaiak lan handi xamarra izan du sarituak erabakitzen baina eman du ezagutzera erakusleiho dotoreenen zerrenda. 

Herriz herriko irabazleeak:

  • Errenterian Begi optika
  • Lezon, Taloka gozotegi kafetegia
  • Oiartzunen, “El Paso” arropa denda
  • Pasaian, Antxoko Raquel Dominguez botika.

Sari nagusia edo eskualdeko saria Errenteriako “Almacenes Iztieta“rentzat izan da.

Sari nagusiaren jabeak bezeroen artean 5€ko 80 deskontu bono banatzeko diru saria  eskuratu du eta herri bakoitzeko irabazleak 5€ko 40 deskontu bono banatzeko diru saria.

Bide batez, antolatzaileek eta herrietako Korrika batzordeek eskaparateak ikustera pasatzeko deia egin diete herritar guztiei.

Zorionak irabazleei eta deskontuez gozatuko duzuen guztioi.