Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/06/05
Udan ere euskara erritmo bizian, zatoz euskaltegira!
Udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea ireki da
Udal Euskaltegiak zabaldu du udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea. Ikastaroetan euskara maila hobetu edota HABEren 2.deialdiko B1, B2 eta C1eko azterketak prestatu nahi dituzten ikasleek eman dezakete izena.
Eskolak ekainaren 25etik uztailaren 24ra izango dira 08:15etik 13:15era.
Horrez gain, 2026-2027 ikasturteko aurrematrikula ere irekita daukate. Euskara ikasten hasi edo jarraitu nahi duten ikasleek uda aurretik eman dezakete izena eta beren plaza irailerako gorde.
Interesdunak euskaltegiarekin harremanetan jar daitezke 943004340 telefonora deituz edo euskal@pasaia.net helbidera mezu bat bidaliz.







