Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/01/09
Euskara ikasi edo hizkuntza eskakizunak ateratzeko ikastaro berria, udal euskaltegian
Klaseak goizez izango dira eta izena emateko epea urtarrilaren 22an amaituko da
Pasaiako Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoa antolatu du, langabezian dauden eta euskara ikasi, hobetu edota hizkuntza eskakizunen bat lortu nahi dutenentzat.
Ikastaro honen helburua ahalik eta denborarik laburrenean euskara maila hobetzea da; izan ere, enplegu-aukerak hobetzen laguntzeaz gain, euskal gizartean integratzen eta bertako kultura hobeto ezagutzen laguntzen du.
Ikastaro trinko horietan izena emateko epea urtarrilaren 22ra bitartekoa da. Eskolak goizez izango dira, 08:30etik 13:15era, otsailetik ekainera. Ikastaro osoaren prezioa 60 € da.
Interesdunek 943004340 telefonora deitu edo zuzenean Udal Euskaltegira jo dezakete (Euskadi etorbidea, 61; Trintxerpeko anbulatorioaren ondoan).
Anima zaitez!







