Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/19
Pasaiako Udal Euskaltegian izena emateko azken egunak!
Pasaitarrek ikasturtea amaitzean ordaindutako matrikularen %100 berreskuratzeko aukera izango dute

Euskara ikasi edo hobetu nahi duten guztioi gogorarazi nahi zaie Udal Euskaltegian 2025-2026 ikasturterako izena emateko azken egunak direla. A1etik C1era bitarteko mailak eskaintzen dituzte ordutegi zabalean (07:00etatik 21:00etara), baita LANGABETUENTZAKO IKASTARO TRINKOA ere. Hainbat taldetan plaza batzuk geratzen dira oraindik baita txandaka lan egiten dutenentzat ere.
Modulu guztiak egokituta daude euskara ikasten hasi, ziurtagiriren bat egiaztatu (HABE, IRALE, IVAP...) edo maila hobetu nahi duten ikasleek horretarako aukera izan dezaten. Ohiko eskolez gain, bestelako jarduera batzuk ere eskaintzen dituzte urtero (tailerrak, hitzaldiak, txangoak, mintzalaguna...) ikasleak motibatzeko eta euskara ingurune errealean praktikatzeko.
Pasaiako Udal Euskaltegiak prezio publiko merkeak ditu, batez ere langabezian daudenentzat, 16-30 urte bitarteko gazteentzat eta hasierako mailetan matrikulatzen diren ikasleentzat (A0A0 eta A2A1 bitartean). Gainera, pasaitarrek ikasturtea amaitzean ordaindutako matrikularen %100 berreskuratzeko aukera izango dute.
Eskolak datorren irailaren 24an hasiko dira.
Informazio gehiagorako 943004340 telefonora deitu edota euskaltegira hurbil daitezke herritarrak (Euskadi Etorbidea 61, anbulatoriora joateko igogailuaren ondoan daude).
Anima zaitez!








