Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/19

Euskal dantzari buruzko tailerrak Oarsoaldeko euskaltegietan, Mintzagun egitasmoaren barruan

Pasaian, maiatzaren 25ean

Euskal Herriko jai edo festetan ohikoen diren dantza pausoak irakatsiko dizkiete Axuri Beltza kultur elkartekoek

“Euskal dantzen oinarrizko tailerra” izenburupean, maiatzaren 22tik 30era bitartean eskainiko dira, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Mintzagun egitasmoa abian jarri zenetik 55 tailer egin dira dagoeneko, pertsonei gai erakargarriak eskaini eta edozein gai euskaraz jorra daitekeela ohartaraziz.

  • 2023-5-22, 17:30 - 19:00: Oroitzene AEK (Lezo)
  • 2023-5-23, 18:15 - 19:45: Intxixu AEK (Oiartzun)
  • 2023-5-25, 09:30 - 11:00: Pasaiako Udal Euskaltegia
  • 2023-5-25, 19:00 - 20:30: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
  • 2023-5-29, 18:30 - 20:00: Xenpelar AEK (Errenteria)
  • 2023-5-30, 09:00 - 10:30: Errenteriako Udal Euskaltegia