Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/24

Obrak direla eta, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean trafikoa moztuko da San Pedroko noranzkoan

Azaroaren 24 eta 25ean

Telefonicak galtzada erdian kableatua aldatzeko obrak egin behar dituenez, beharrezkoa da Euskadi etorbidea kalean trafikoa moztea noranzko batean, hain zuzen, Correos eta Lasako bidegurutzearen artean.

Hori dela eta, eta azaroaren 24an eta 25ean, asteazkena eta osteguna hurrenez hurren, gaueko 21:30ean moztu egingo da San Pedroko noranzkoko erreia, eta dagokion seinalizazioa jarriko dugu Ainguraren biribilgunean eta “Correos” parean.

San Pedro eta Euskadi etorbidea kalera sartzeko, portuko eremutik eta Lasako bidegurutzetik egingo da.

Obrak bukatu eta galtzada garbituta dagoenean, egunero irekiko dugu erreia goizeko 6etan (biribilgunean jarritako seinalizazioa kenduz)

Obren iraupena2 egunekoa izango dela aurreikusten da; dena den, uste baino lehen amaituko balira, berehalakoan irekiko genuke kalea.