Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/11/02
Europako Parlamenturako hauteskundeetarako Espainian bizi diren Europar Batasuneko (EB) herrialdeetako herritarren hautesle-erroldan izena ematea
Urtarrilaren 30a baino lehen
Espainian bizi diren EBko herritarrek, espainiarrak ez direnek, 2024ko ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan bozkatu ahal izango dute, baldin eta hauteskunde horietan indarrean dagoen hautesle-erroldan sartuta badaude eta botoa ematen den egunean adinez nagusiak badira.
Hautesle-erroldan sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik udal-erroldan izena ematea eta Espainiako Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea erabiltzeko borondatea adieraztea.
- Araua: Resolución de 12 de abril de 2013, de la Oficina del Censo Electoral, por la que se establecen los procedimientos y se aprueba el modelo de solicitud para la inscripción en el censo electoral para las elecciones al Parlamento Europeo de los ciudadanos nacionales de otros países de la Unión Europea residentes en España.
- Informazio gehiago.