Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/12/26
Familientzako antzerki emanaldia: “EURIA” Markeliñe antzerki taldearen eskutik
Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 2019ko urtarrilaren 13an
- Emanaldia: EURIA, Markeliñe antzerki taldearen eskutik
- Eguna: Urtarrilaren 13an
- Ordua: 18:00etan
- Hizkuntza: Testurik gabea
- Lekua: Donibaneko Juanba Berasategi aretoa
- 6 urtetik gora
- Iraupena: 60 min.
- Sarrera: 3 €
- Aurresalmenta: https://www.eventbrite.com/e/euria-tickets-52391600688
Sinopsia
"Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.
Sariak:
- FETEN Saria 2017
- "Cornel Todea" Saria. FITC 2018. Bukarest, Errumania.
Fitxa artistikoa
- Izenburua: EURIA
- Zuzendaria: MARKELIÑE
- Antzezleak: FERNANDO BARADO, NATALIA GARCIA / NEREA MARTINEZ
- IOAR FERNANDEZ / ITZIAR FRAGUA
- Eskenografia: JON KEPA ZUMALDE
- Jantziak: marieta soul espacio creativo
- Bideo- proiekzioak: ALPHAX STUDIO
- Argiak: PACO TRUJILLO
Markeliñe antzerki taldea
1985ean sortutako konpainia. Amorebieta - Etxano. Euskal Herria.
Markeliñek oso estilo pertsonalarekin sortzen ditu bere ikuskizunak. Egiteko era horrek, kode eszeniko pertsonala duten sorkuntza lan bitxiak, imajinazioz beteak, eta harrigarriak sortzen dituen talde gisa definitzen du taldea ikusle handien eta txikien aurrean. Eta betiere antzezleen keinu lanean oinarrituz. Eremu bakoitzean, Markeliñek hizkuntza propioa aurkitu du. Objektuei, estetikei eta hizkuntzei buruz egindako ikerketek aitortza eta ezagutza garrantzitsuak eman dizkio antzerki munduan. Kalean, espazio handiak erabiliz, gauaren magiaren babespean batzuetan, edo egun argiz besteetan.
Musika da emozioen hari gidaria, aurpegi anitz dituzten istorioen bitartez ikus–entzulea erakartzeko. Keinuetan eta ikusmenean oinarritutako hizkuntzaren bilaketa horrek presentzia finkatua eman dio Markeliñeri antzerkiaren panoraman. Azpimarratzekoa da Markeliñe konpainiak nazioarteko hainbat jaialditan hartu duela parte (Frantzia, Belgika, Holanda, Austria, Finlandia, Kroazia, Portugal, Irlanda, Mexiko, Kolonbia, Hego Korea, Dominikar Errepublika, Ingalaterra,...), eta bere lanek aitorpen garrantzitsuak jaso dituztela, beraien kalitatea dela eta.