Eduki publikatzailea

Etxealditik Euskaraldira

Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean

Adi, pasaitarrok! Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean #etxealditikeuskaraldira

"Etxealditik Euskaraldira" ekimena apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean egingo da, hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskara gehiago erabiltzeko.

Bizi dugun egoera honetan ere euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da. Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daiteke.

Etxeko konfiantza giroan aldaketak egiten baditugu, errazagoa izango da gerora, etxetik kanpo ditugun ohiturak aldatzen joatea. Euskaraldiaren koordinaziotik pasaitarrok ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ariketaren parte aktibo izatera. Hala, ekimenaren xehetasunak ezagutzen joateko Pasaiako Euskaraldiaren sare sozialak jarraitzera animatzen zaituztegu Facebook, Instagram edo Twitterreko @epasaia helbidean.