Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/22
Etorkizuneko Gure Zumardiaren izaera elkarrekin birpentsatzeko prozesu parte-hartzailea aurrera doa
Emakumeekin egitekoa den lan-saioa urriaren 30era aldatu da
Pasaiako Udalak etorkizuneko Gure Zumardiaren beharrak zehazteko parte-hartze prozesu bat jarri du abian.
Prozesua hasteko, herritar talde zehatzekin hasi da lanketa. Izan ere, urriaren 17an, Antxoko Kultur Etxean adinekoekin lan saioa egin zen.
Hurrengo 2 saioak aste honetan aurreikusiak bazeuden ere, emakumeekin lan saioa datorren astean izango da. Hortaz, egitaraua ondorengoa izango da:
- Bigarren lan saioa nerabeekin urriaren 25an, 17:00etan, Antxoko Kultur Etxean. Gizarte talde honekin bi ikuspegitik lan egingo da: barrutiarekiko atxikimendua eta kolektiboaren errealitatera egokitutako espazioaren diseinua landuko dira.
- Hirugarren saioa emakumeekin izango da, urriaren 30ean, 17:00etan, Bekoz Bekon. Jatorri askotariko emakumeen ekarpenak jasoko dira orduan bestelako beharrak identifikatzeko asmoarekin eta horiek diseinuan kontuan hartzeko.
Saio horien ondoren, herritar guztiei zuzendutako batzar irekia egingo da abenduan. Bertan, prozesuaren nondik norakoak zehatz azaldu eta herritarren eta eragileen ekarpenak entzun eta jasoko dira.
Pasaiako Udalak ondorengo lan saioetara bertaratzeko gonbita egiten die herritarrei.