Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/06/22
Adinberri - Pasaiako ikurriña Santurtzik irabazi du gizonezkoetan eta Zarautzek emakumezkoetan
Lehia handia bizi izan da Pasaiako badian ekainaren 22an

Giro bikainean eta ateri ospatu da Pasaiako Ikurriña. Sanpedrotarra arraun elkarteak, Donibane Koxtape arraun elkarteak eta ARCk antolatutako estropada hauek Adinberri eta Pasaiako Udalaren babesarekin egin dira.
Itsasoratzen lehenak ETE Ligako emakumezkoak izan dira 11:45ean. 3 luze eta 2 ziaboga egin dituzte, 3 txandatan banaturik. 9 ontzi izan dira guztira eta azkarrenak Zarauztarrak izan dira.
Adinberri – Pasaiako XII. Ikurriñaren sailkapena:
- Zarautz Gesalaga Okelan 11:16:25
- San Juan CMO – Valves 11:16:40
- Deusto – Tecuni – Bilbao 11:36:38
- Kaiku Red Eléctrica 11:42:50
- Ondarroa Cikautxo 11:42:84
- Portugalete 11:48:18
- Hernani Mitxelena mekanizatuak 11:54:97
- Isuntza – Elecnor – Cikautxo 11:55:93
- Camargo 12:20:93
Bandera, uretan bertan, Teo Alberro Pasaiako alkateak eman dio patroiari. Eta Adinberriko zuzendaria den Raquel San Sebastianek maillota.
12:45 inguruan gizonezkoen txanda iritsi da. Txapeldunak Santurtziko mutilak izan dira. 6 luze eta 5 ziaboga egin dituzte.
Oraingoan bandera San Sebastianek eman dio patroiari eta maillota Alberrok.
Adinberri – Pasaiako XL ikurriñaren sailkapena:
- Itsasoko Ama Viuda de Sainz 20:40:60
- Lapurdi - Antton Bilbao 20:47:43
- Arkote Occident 20:51:39
- San Pedro – Zubieder eraikuntzak 20:53:18
- Sukia – Zumaia 20:56:11
- Zarautz Gesalaga Okelan 20:57:64
- S.D. Remo Pedreña 20:58:53
- S.D. Remo Astillero 21:04:19
- Deusto – Bilbao 21:16:82
- C.R. Valle de Camargo 21:28:31
- S.D.R. Castreña 21:48:44
- Orsa Hondarribia 21:50:37







