Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/31
Esnabideko garajeen sarbidean konponketa-lanak egingo ditu Udalak
Obrak azaroaren 4an abiatuko dira

San Pedroko Esnabide kaleko garajeen sarreran eta kanaleta drainatzailean konponketa lanak egingo dira azaroaren 4tik aurrera. Obrek 10.212,40 euroko aurrekontua dute, eta hamarnaka bizilagunei ekarriko diete hobekuntza.
Lanek bizilagun askorengan izango dute eragina. Izan ere, pasabide hori Nabarra Bouako udal garajeetarako sarbidea izateaz gain, alboan dauden bi eraikinen garajeetarako sarbidea ere bada.
Interbentzioaren helburua da sarbidearen egoera hobetzea, bertan dauden hondatzeak eta desnibelak konpontzea, eta euri-uren hustuketa egokia bermatzea. Horretarako, kanaleta berriak jarriko dira, zoladura birjarriko da eta pasabidea hobetuko da ibilgailuen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Obren helburua ez da soilik irisgarritasuna hobetzea, baizik eta azpiegituraren iraupena luzatu eta, etorkizunean, euri handien ondoriozko kalteak saihestea ere bai.
Lanak gauzatzen ari diren bitartean garajeetara sartu-irtena bermatu ahal izateko faseka jardungo da. Bertako langileek adieraziko diete gidariei zein momentutan eta nondik igaro daitezkeen.






