Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/09/20
Esnabide kaleko zenbait baldosa egonkortuko dira datorren astean
Oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburua duten lanak irailaren 30an hasiko dira
San Pedroko Esnabide kaleko Lonjaren aldean dauden espaloiko baldosak konpondu eta egonkortuko direla jakinarazi dio Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) udalari. Lonjako estalkia eta urbanizazio-lanak egin zirenetik lauzak desegonkor zeuden, eta bizilagunen eskaera anitz jaso ditu udalak horiek egokitzeko.
Hala, udalak eskatuta, PPAk, lurzoru horren obraren kontratazioaren arduraduna den heinean, lanok egin zituen enpresari errekeritu dio konponketak egin ditzan, eta datorren astean ekingo diete horiei.
Obra irailaren 30ean hastea eta 5 eguneko epean amaitzea aurreikusi dute. Edonola ere, enpresak ohartarazi du lanen hasiera eta iraupena egoera meteorologikoak baldintzatu ahalko duela.
Jarduketok gauzatu ahal izateko, portuak ohartarazi du espaloiaren zati bat moztuta egon beharko dela datorren asteko zenbait egunetan. Lanak oinezkoei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko helburuz antolatuko dira.