Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/03/10
Haur eta nerabeen eskubideei buruzko jardunaldia BERTAN BEHERA
BERTAN BEHERA!
MARTXOAREN 13ko EKITALDIA BERTAN BEHERA UTZI DA
Aurrerago egingo da
Herri hobea amesten.
Pasaiako Haur eta Nerabeen Eskubidean Planarekin lotuta, haur eta nerabeek martxoaren 13an jardunaldia antolatu dute Trintxerpeko Gudarien plazan, bertan jarriko den karpa batean, eta parte-hartze prozesuan zer egiten ari diren emango dute ezagutzera.
Pasaiako herria hobetzeko zer lan egiten ari diren azaltzeko Pasaiako ikastetxeetako irakasle, zuzendari eta haur eta nerabeen ordezkariak bilduko dira eta nork bere alea jarriko du, nahiz eta protagonista nagusiak haurrak eta nerabeak izango diren. Adingabeek elkarlanean egindako bidea azalduko dute, eta izandako esperientzia kontatu nahi diete Pasaiako guraso, elkarte eta herritarrei. Ekitaldira etortzeko gonbidapena haiek egin dute, eta ikastetxeetan banatu dute. Haur eta nerabeen nahia da eurek gidatuko duten ekitaldira gurasoak eta herritarrak bertaratzea.
Antolatzaileak: Pasaiako haur eta nerabeak, Karmengo Ama ikastetxea, Anuntziata ikastetxea, Pasaia Lezo Lizeoa, Udal-zerbitzuak eta Pasaiako Udala.
Egitaraua:
- 18:00 Ekitaldiaren irekiera. Alkatea: Izaskun Gomez Cermeño
- 18:15 SOLASALDIA. Haur eta nerabeen aurkezpena
- Zer da “Eskubidean”? Zer proposatu dugu haurrok eta nerabeok Pasaia hobetzeko?
- Nola eta non hartzen dugu parte?
- Donibane eta San Pedroko jolasguneen parte-hartze prozesuak.
- 19:00 Jaialdiaren amaiera. Gudarien plazan jarritako karpan stand-ak, tailerrak Ludoteka eta Gaztelekuaren eskutik, merienda, musika,...